XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

9. Abere arra emearen gainean jarri sexu-harremanak izateko:

Behia estaltzera eraman.

estalki 1. Ikus tapa.

2. estalkiak bota Benetako izaera erakutsi.

3. Zerbaiti, zikin ez dadin, gainean jartzen zaion oihala:

Estalkiak jarri dizkiet autoaren eserlekuei

4. Liburu baten gaineko eta azpiko orriak, eskuharki barrukoak baino gogorragoak direnak.

Azal.

5. begi aurreko estalkia hautsi Itsumena gainditu.

estalpe Ikus aterpe.

estamine Landareen sexu-organo maskulinoa.

estanko Tabakoa, seiluak eta abar saltzen dituen denda:

Estankora noa gutun honi seilua jartzera.

estanpa Paper batean inprimaturiko marrazki edo irudia:

Amabirjinaren estanpa bana eman zigun apaizak.

Irudi. Imajina

estatistika Gai bati buruz biltzen den datu eta informazio sailkatuen multzoa:

Estatistikek diotenez, askoz euri gehiago egiten du udazkenean udan baino.

estatu 1. Lurraldea eta gizartea gobernatzen duen erakunde-multzoa:

Armada eta polizia estatuaren zerbitzura daude.

2. Gobernu bakarraren menpe dagoen nazioa edo nazio-multzoa:

Euskadi Espainiako Estatuan dago.

3. Estatu Batuak Ipar-Amerikako estatuen bilketa.

estatua Gizaki zein animalia irudikatzen duen harri, marmol, metal, zur edo abarrezko irudia:

Museoan aintzinako pertsonaien estatua asko dago.

Imajina.

estatutu Elkarte, erakunde eta abarren funtzionamendua arautzen duen legea:

Euskadik, Kataluniak eta gainerako komunitate autonomoek autonomi estatutua daukate, hots, zenbait gaitan bere burua gobernakeko aukera ematen dien legea.

Arautegi.

estekatu Ikus lotu.

estepa Zuhaitzik gabeko lur lau zabala, belar-landarez betea.

esterilizatu da-du

1. Zerbait mikrobiorik gabe, garbi utzi:

Zirujauek tresneria esterilizatzen dute ebakuntza egin aurretik.

2. Norbait ernalmenik gabe utzi, antzu bihurtu.

esternoi Bular erdian, saihetsak elkartzen diren tokian dagoen hezur lau eta luzea.

estilo Idazle, artista. herri eta abarrek zerbait egin edo erabiltzeko duen era jakin eta berezia:

Maitek oso estilo polita du tenisean jokatzeko.

- Katedrale honek estilo gotikoa du.

estimatu du

1. Ikus preziatu.

2. Ikus eskertu.

estimu Pertsona edo gauza batek eragiten digun sentimendu txeratsua:

Irakasle horrek estimu handia die bere ikasle guztiei.

estolda Etxe eta kaleetako ur zikina eramateko lurpean dagoen isurbidea edo hodia:

Estoldeetan behera joaten dira euri-urak.

estolderia Herri zein hiri baten estolda-multzoa.